OLATUZ OLATU


OLATUZ OLATU  

Talde honek egin duen aurkezpena oso ona izan da. Aurkezpena egiteko erabili dituzten baliabideak onak izan dira, "prezi" programa erabili dute azalpena modu eskematikoan egiteko. "Web 2.0" proiektuaren gora beherak azaldu dizkigute eta honek gugan daukan eragina.



SARRERA

Azken hamarkada hauetan teknologien globalizazioak eta  horrek eragindako  gizarteko aspektu gehienen digitalizazioak mundu hau “menderatu” duela esan daiteke. Oraindik zaila den arren gizarteko kide guztiok teknologiei buruz ditugun ezagutzak zabalak eta komunak izatea, denborarekin lortzen joango da, gizartean mugimendu hori aurrera doan heinean, pertsonengan ere aurrera joan beharko duelako. Horretan, ezinbesteko garrantzia dauka hezkuntzak, gaur egun, bertatik hasita hasten delako eraikitzen teknologia berrien ezagutza eta erabilerarako jakintza. Hortaz, gizartearen beharrizanei hezkuntzatik erantzuten hasi ahal izateko “web 2.0” proiektua onartu zen.
Proiektu hau Espainiar estatuan 2009ko maiatzaren 12an onartu zen eta urte bereko ekainaren 5ean Euskadi proiektu horretara batu zen.

ZER DA??

Web 2.0  aplikazio tradizionaletatik web aplikazioetara egon den trantsizioan oinarritutako proiektua da. Software askeak eta metodologia berriak sortuz ikasgelen digitalizazioa du helburu. Konpetentzia digitalak teknologia materialen aurrean pertsona autonomoa, eraginkorra, arduratsua, kritikoa eta erreflexiboa garatzea inplikatzen du. Garapen horretarako ezinbestekoa da irakasleen jarrera, “sin la complicidad del profesorado no hay cambio”.
Hezkuntza 2.0 aurrera eraman ahal izateko 2.0 metodologia menperatzea beharrezkoa da eta horretarako komunikazioa ezinbestekoa da. Eztabaidak eta gaiari buruz hitz egitea  puntu garrantzitsuak dira. Gainera, hezkuntza hori eskolan emateaz gain eskolaz kanpo ere landu behar da, hortaz esan dezakegu metodo hau ez dela eskolan hasten ez bukatzen. Bukatzeko jakin behar da haurrek beraien erabakiak hartzeko eskubidea izan behar dutela eta horrez gain gauzak egiteko askatasuna izan behar dutela.
             
HELBURUAK

Helburua baliabide teknologikoei esker :
·        Arazo errealak konpontzeko gai izatea.
·        Helburu zehatzak lortzeko teknologia berriak aztertu eta hautatzeko gai izatea da.
·        Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
·        Lan dinamikoan, parte-hartzea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
·        Heziketa kalitatea hobetzea
·        Sormena
·        Baliabideak ezagutu eta menperatzea
·        Erabilterraztasuna


BALIABIDEAK

·        Wifi
·        Mini portatilak
·        Arbel digitala
·        Portatilak gordetzeko armairuak
·        Proiektorea
·        Soinu aparatua

IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA

·        Oinarrizko ikt gaitasunak: ofimatika, sistema eragilea eta internet.
·        Arbel digitalak:ADI.
·        Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.
Prestakuntza gehiena berritzeguneren eskutik jaso izan da.




ONDORIOAK

Taldean, ariketa praktikoak eginez, lagunekin eta ordenagailuekin lan eginez haurrek beste interes batekin ikasten dute. Gainera garrantzi handia ematen diote kontaktu pertsonalari eta teknologiarekin lan egiteari eta horregatik:
            - Motibatuago sentitzen dira.
-Informazioa  beste era batzuetan (beste baliabide aplikazio…-en bidez) eskuratzen ikasten dute.
-Produktibitagoa da haurren lana eta aldi berean irakasleena errazago lan egingo dutelako giroa egokia den ikasgela batean.
Irakaslearen papera antolatzaile eta ikuskatzaile gisa aritzean datza, informazioren igorlea izateaz gain, komunikazioa irakasle eta ikasleen artean bilaterala izan behar delako.

Ikasleei protagonismoa helarazi

       Ikastetxeek ikasleek baliabide teknologikoen bidez beraien hezkuntza eraikitzeko gai izatea ahalbidetuko duten plana diseinatu beharko lituzekete. Sarritan hezkuntzaren arrakastak azterketeten emaitzetara mugatzen dira, ikasitakoaren kalitateari erreparatu  beharrean.  Aurrean aipatutakoak beraz, ikasleek beraien autonomía lantzeko teknologia digitaletan egin daitezkeen inbertsioen kontra doa nahiz eta metodología honek ikasleek aztertu eginez, beraiek gaur egungo gizarteari erantzuteko gaitasunak garatzen lagun ditzakeen arren. Hortaz ezin dugu ukatu, IKT-ak hezkuntzan sartzearekin batera ikasleei beste era bateko protagonismoa eman behar zaiela, eta ez orain artekoa bezalakoa, jarrerak positiboagoa.
       Pedagogia aktibo bat indarrean jarri ahal izatea neurri handi batean, irakasleak ikasleen aurrean bere rola hartzean datza. Honek ahalbidetzen du ikasleei protagonismoa helaraztea ikaskuntza ahalbidetuz.
       Hori horrela ikasleen lana eta beraien estrategia kreatiboen erabilera, indukzioak, ezagutza naturalak eta kontzeptu ezagunekiko konparazioak bideratu behar dira, norbere gaitasun pertsonalak garatu ahal izateko.

       Ondoren, Ikasleei protagonismoa eman eta  pedagogía aktibo bat eraikitzeko irakasleak hartu beharreko jarrerak nolakoa izan beharko lukeen azaltzeko aholku baliagarri batzuk agertzen dira:

       Ez esan eta ez pentsatu:
            -Nork izan dezakeen erantzun egokia
            -Honek ez dauka zentzurik.
            -Arauak jarraitu behar dira.
            -Gauzek zentzu praktikoa izan behar dute
            -Ezin gaitezkeela erratu.
            -Jolasa ez dela serioa.
            -Honetaz edo horretaz ez dakigula ezer.
            -Ez dugula irudimenik.





No hay comentarios:

Publicar un comentario